Ayugis-en, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure proiektuaren finantza-beharrak estaliko dituzten dirulaguntzak zehaztu eta kudeatzeko.

Dirulaguntzei buruzko informazioa, izapidetzea eta kudeaketa

Onurak
Gainera

Nor Gara
TALDEA
Ayugis enpresan, bezeroaren ondoan gaude, hurbileko zerbitzua eskaintzeko, haren beharretara guztiz egokituz. Horretarako, lantalde profesional bat daukagu, ingurumenean, kudeaketa-sistemetan, gizarte-erantzukizun korporatiboan eta proiektuen kudeaketan espezializatua. Gure langileek goi-kualifikazioa daukate irtenbiderik onena eskaintzeko, izapidearen lehen fasetik azkenera bitartean.
ALIANTZAK
Ondo dakigu zeinen garrantzitsua den eragile eta erakundeekin bat egitea, zerbitzuen eskaintza ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Hori dela eta, elkarlanean aritzen gara ziurtapen-erakunde onenekin, profesionalen elkarteekin eta hainbat kolaboratzailerekin, eta jakintza espezializatua ematen digute lege-betekizunei, arau bereziei eta kudeaketa-ildoei dagokienez.

PRESTAKUNTZA
Prestakuntza-ikastaro pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, presentzialak eta online, Aholkularitza gisa eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruan: udeaketa-sistemak, hobekuntza produktiboa, ingurumen-kudeaketa, pertsonen kudeaketa, kudeaketa estrategikoa… Zure enpresa hobetzeko beharrezkoak diren ezagutza eta teknikak emango dizkiogu zure lantaldeari.

Harremanetarako
Proiektu bat darabilzu buruan?
Esaguzu zer hobetu behar duzun zure enpresan, eta irtenbiderik onena aurkitzen lagunduko dizugu.



